XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkateak, paperak eskuan zituela, arima-zainari, ¿txirorik baoteda Leaburun? galde egin zion; aberatsik ere bat eta berau biartik aurrera badoakigu ta kito.

Andrea, guztiok gera emen beartsuak, txirorik ezta emen; eskalerik, zarrak gera baina, eztegu inoiz ezagutu.

Arritu zan Mistress Olaz au jakin zuenean; etzituen artu nai izan, ordea, Alkateak beatzen erpinean zeuzkan paperak.

Lengusu bereterrak eskola berriztatzeko izan lirakeala esan zuen.

Medelek ezetz; berak ordainduko zuela lanketa ori ta emaztearen emaya lenen jayoko ziran bi aurrentzat mozkinkutxara (caja de ahorros-a) eramateko agindu zuen.

Eskupeko ederrak eman zituen, gainera, Patxiko ta mai-otseinentzat, zeinulari ta suziridunak ere poliki izan zuten.

Eguzkia Beizamako mendi-tontorretan bampecirc;ra apaldu zanean, Tolosalderako igitu ginan.

Belaun-buruetan indarra zuten Leaburuar guztiak Urkietan ziran (1) Bat ez, besteak. Isabel goiz-baxkari bat eginta, zeinuketa entzun zuenean, Gazteluko apaizaren etxera joan omen-zan eta Ibarrerako aldapa-bururagino geyentsuak lagun egin ziguten.